euskaraespañol

Eguneko irudia

Hiru campusek ospatuko dute UPV/EHUko Euskararen Astea ekitaldi ugarirekin

Programaren helburua da euskararen erabilerari arlo guztietan bultzada ematea eta hizkuntza ikastearen garrantzia nabarmentzea

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/11/29

Larunbatean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dugu; baina Euskal Herriko Unibertsitateak aste osoan zehar ospatuko du, Euskara buruan ibili munduan lelopean. UPV/EHUko hainbat lagun eta taldek antolatu dute ekitaldi programa zabal bat, hiru campusetan izango dira erakusketak, bertso-saioak, hitzaldiak, irrati-maratoia, kontzertuak eta antzezlana.

Antolatutako ekitaldien artean, UPV/EHUko euskara ikasleei egingo zaien ‘Euskara EHUn: arituz indarberritu’ omenaldia dago, azaroaren 29an, Bizkaia aretoan. Halaber, ‘Euskara azentuekin’ izeneko mahai-inguru eta bertso-saioa dago, abenduaren 1ean, Mikel Laboa plazan (Leioa-Erandio eremua. Bizkaiko Campusa). Ekitaldi berezia izango da inondik ere, mahai inguruan eta bertsotan arituko den partaide bakoitza munduaren punta batekoa da bakoitza. Guztietatik inork ez dakar euskara etxetik, gero ikasitako hizkuntza dute eta trebeziaz baliatzen dute beren egunerokoan.

Andaluzian jaiotako Reyes Prados, ETBn aritzen zen kazetaria eta egun UPV/EHUko irakaslea, (Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatekoa) mahai-inguruaren gidaria izango da. Gainontzeko partaideak, denak UPV/EHUko irakasleak, hauexek dira: Cristina Miranda da Almeida, brasildarra (Arte Ederretako Fakultateko irakaslea); Matteo Vannacci, italiarra (Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea); Gabriel Lopez, argentinarra (Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea); Teresa Campos, Jaén, (Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea), eta Juan Abasolo, argentinarra (Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea). Bestalde, bertsolariak, Manu Bendala, andaluziarra eta Peio Aldraiz, iruindarra.

Programa osoa hauxe da:

ARABAKO CAMPUSA

Azaroak 29

12:00: Unibertsitate Pabilioia, Subaki espazioa
Ardo eta gazta dastaketa iruzkindua
Hazi eta Elika erakundeek babestuta,  gertuko elikagaiekin eta bertako ohiturei eta kulturari lotutako dastaketa didaktikoa

18:30: Unibertsitate Pabilioia, Gasteiz, Arabako campusa
Bertso-saioa

Abenduak 1

19:00: Unibertsitate Pabilioia
Anariren kontzertua

BIZKAIKO CAMPUSA

Azaroak 29

15:30-16:30: Bilbo, Bizkaia Aretoa, Oteiza gela
Euskara EHUn: arituz indarberritu
Omenaldi-ekitaldia UPV/EHUko euskara ikasleei eta solasaldia

Abenduak 1

12:00-13:00: Leioa, Laboa plaza, Bizkaiko campusa
Euskara azentuekin
Reyes Prados irakasleak gidatutako mahai ingurua

Abenduak 2

10:00-15:00: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Leioako campusa
Irrati Maratoia

11:00-12:00: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioa, Leioako campusa
Loreak belaunetan. Kulturaren zazpi ahots gazte
Dokumentala eta solasaldia

13:00: Bilboko Ingeniaritza Eskola, Bilbo, Bizkaiko campusa
Elektrika ariguneak
Gitarra elektrikoen tailerra

14:00: Bilboko Ingeniaritza Eskola, Bilbo, Bizkaiko campusa
Elektrika ariguneak
Kontzertua

GIPUZKOAKO CAMPUSA

Azaroak 28-Abenduak 1

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
HEFAko EGUNEAN BEHIN LEHIAKETA AZKARRA
Lehiaketan parte hartzeko EGUNEAN BEHIN aplikazioan sartu (ez baduzu, deskarga egin beharko duzu app store-etik)

Azaroak 29

Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan
“17+1 helburua mundua eraldatzeko” erakusketaren bisita gidatua UNESCO Katedraren eskutik (izena ematea beharrezkoa)

Azaroak 30

Carlos Santamaria Zentroko 4. gelan
“Hizkuntzen erabileraren neurketa” mintegia (izena ematea beharrezkoa)

Abenduak 2

Campusean zehar
Txistularien diana

Carlos Santamaria Zentroko auditorioa
“ERRE. Aldarri bat bertsoz” antzezlana