Santiago Pérez Hoyosen hitzaldia: 'Explorando el espacio a través de la literatura de ciencia ficción'
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/04/18, 19:00 - 00:00
Kokapena
Entzunaretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ikerketa-arlo desberdinen arteko bategitea betidanik izan da garai bakoitzaren errealitatea modu orokor eta fidagarrian islatzeko tresna zoragarria. Zentzu horretan, naturaren, literaturaren eta zientziaren arteko lotura da, agian, gizakiak mundua elkarren osagarri diren hainbat ikuspegitik aztertu eta irakasteko modu harrigarrienetako bat.
Hiru jakintza-arlo horien batura izango da Azkuna Zentroan apirilaren 10 eta 19 bitartean eskainiko diren “Natura, Literatura eta Zientzia” hitzaldien gai nagusia. Ekitaldia, “Zientziateka” hitzaldi-zikloaren esparruan antolatuta, naturaren eta literaturan islatutako giza-ingurunearen arteko harremana elkartzen saiatuko diren zientzialarien bost konferentziez dago osatuta.
“Natura, Literatura eta Zientzia” zikloa, zeina Kultura Zientifikoko Katedrak Azkuna Zentroarekin batera antolatu duen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) laguntza jaso duen, Gutun Zuriaren, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, hamaikagarren edizioaren aurrerapena izango da.
Literatura-hitzordu ezagun horren edizio berria apirilaren 23tik aurrera izango da Azkuna Zentroan, eta nazioko, nazioarteko zein tokiko idazleak irakurleekin elkartzeko aukera aparta izango da. Ekitaldiaren ardatza Henry David Throreau idazlearen lana izango da, naturaren unibertso naturalaren babesle gisa aski ezaguna. Thoreau-ren jaiotzaren bigarren mendeurrena iaz ospatu zela eta, Jaialdiaren gaia literatura eta ingurumen naturalaren babesa izango dira.
Hitzaldiak
UPV/EHUko Planeten Zientzien taldeko astrofisikari eta ikertzaile den Santiago Pérez Hoyosek eskainiko du apirilaren 18ko hitzaldia. “Explorando el espacio a través de la literatura de ciencia ficción” (“Espazioa zientzia-fikzioaren bitartez arakatzen”) hitzaldian, Pérez Hoyosek espazioa literaturan nola aztertu den azalduko du, are zehatzago XXI. mendeaz geroztik idatzitako zientzia-fikziozko eleberrien bitartez gehienbat. Adibide batzuk aztertuz, astrofisikariak narrazioen lizentzien eta zorroztasun zientifikoaren artean betidanik egon den harreman zailari buruz hitz egingo du, baina baita zientzia-fikziozko literaturak gizakiak espazioari buruz izan dituen ideiak aberasten lagundu izanari buruz ere.
Zikloa apirilaren 19an bukatuko da “La geología fantástica de Verne, Poe y H.P. Lovecraft” (“Verneren, Poeren eta H.P. Lovecraften fantasiazko geologia”) hitzaldiarekin. Blanca María Martínez Garcíak, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea, haien lanen ardatz gisa geologia erabili zuten fantasiazko eta beldurrezko hiru idazle handiren lanari buruz hitz egingo du.
Hitzaldi guztiak arratsaldeko 7etan hasiko dira. Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira eta doan dira.