Saltillo belaontziaren bigarren itsasaldia euskal kostaldetik
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2024/08/05 Noiz arte: 2024/08/10
Deskribapena
Bigarren fase honetan, Santurtzitik abiatuko da Lekeitio, Hondarribia, Getaria eta Bermeora joateko, eta Santurtzira itzuliko da berriro.
Mikel Lejarza buru duen zeharkaldi honetan, UPV/EHUko Saltillo itsasontziko ikastaroan parte hartzen duten Marina eta Nautika eta Itsas Garraioko graduetako ikasleek eta batxilergoko ikasleek, nabigazio praktikak egingo dituzte. Geldialdi bakoitzean ikasle talde ezberdinek hartuko dute parte.
Horrez gain, belaren mundua gizarteari hurbiltzeko eta garaiko ontzi hau ezagutzera emateko ere balioko du kosterak.
Saltillo, 1932an eraikitako belaontzia, bi urte geroago erosi zuen Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1968an, Galindezek Nautika eta Itsasontzi Makinen Goi Eskola Teknikoari eman zion dohaintza, eta gaur egun, UPV/EHUko ontzi eskola gisa erabiltzen da 1998tik.
Bigarren itsasaldia abuztuaren 5etik 10era izango da.
Astelehena 5 Santurtzi – Lekeitio
Asteartea 6 Lekeitio – Hondarribia
Asteazkena 7 Hondarribia
Osteguna 8 Hondarribia – Getaria
Ostirala 9 Getaria - Bermeo
Larunbata 10 Bermeo - Santurtzi