Arboretumera irteera
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/04/23, 10:30
Kokapena
Arboretuma
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Ama Lurraren Nazioarteko Eguna dela eta, igandean, apirilak 23, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Leioako Udalak bisita gidatua antolatu dute, euskaraz eta gaztelaniaz, UPV/EHUko Arboretumera.
2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuetako batzuekin bat etorriz, kultura, ingurumena eta bizimodu aktibo baten sustapena batu nahi dituen jarduera da. Horregatik, asmoa Sakonetako kiroldegitik abiatu eta Arboretumeraino oinez joatea da. Haur txikiagoak dituzten familientzat, oinez igo ezin izango dituztenentzat, bigarren elkargune bat dago unibertsitatean bertan.
Elkarguneak eta orduak honako hauek:
• 10:30 Sakonetako Kiroldegiko Elkargunea
• 11:15 Arboretumeko elkargunea (Arte Ederren Fakultatetik sarrera).
Arboretumean bertan, eta 13: 30ak arte, bi biologo botanikok Arboretumeko guneez eta bertan ikus daitezkeen espezieez hitz egingo dute. Haurrei koaderno bat emango zaie, herbarioa egin dezaten.
Ibilbidea Arboretumetik:
- Honoris Causa doktoreen pasealekua.
- Bertako flora eta baso mistoa.
- Euskararen espirala eta Bizitzaren Basoa.
- Lertutxeko urtegia eta bere nenufarrak.
- Heliosziometroa eta Bizkaiko pasealeku geologikoa.
- Anfiteatroa eta Banbuko basoa.