euskaraespañol

Prentsaurrekoa: Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: Sexu- eta genero-aniztasunarekiko pertzepzioak eta jarrerak txostena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/06/27

Deskribapena

Ordua: 10.30ean
Non: Eusko Jaurlaritza (Kale Nagusia 85. Bilbao)

 

LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariak, Gorka Moreno UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Julia Shershneva Ikuspegiko zuzendariak eta Lía González Ikuspegiko ikertzaileak, BIHAR, ASTEARTEAN, EKAINAREN 28AN, Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu- eta genero-aniztasunarekiko pertzepzioak eta jarrerak txostenaren ondorioak aurkeztuko dituzte. Txostena Ikuspegik egin du.

2021eko lehen edizio honetan, inkestaren ardatza da EAEko biztanleek sexu- eta genero-aniztasunaren eta LGTBI kolektiboaren inguruan dituzten jarrerak dira.

  • Monika Hernando, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria
  • Julia Shershneva, Ikuspegiko zuzendaria
  • Lía González, Ikuspegiko ikertzailea
  • Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea