euskaraespañol

Room4Steel Enpresa Gelaren amaiera ekitaldia Bilboko Ingeniaritza Eskolan

Bertan, ikasleek ikasturte honetan garatutako I+G+Bko 10 proiektuak aurkeztu dira eta bertaratze-diplomak banatu dira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2023/06/28

Irudia
Saritutako ikasleak Room4Steel Enpresa Gelako irakasleekin | Argazkia: Egoi Markaida

Bilboko Ingeniaritza Eskolak Room4Steel Enpresa Gelaren amaiera-ekitaldia egin du. Oraingo honetan, 2022/2023 ikasturtean, enpresa hauek parte hartu dute :

  • Sidenor Aceros Especiales S.L.U. 
  • Aceros Inoxidables Olarra S.A. 
  • Grupo Tubos Reunidos 
  • ArcelorMittal Basque Country Research Centre A.I.E. 
  • Sarralle Servicios Generales S.L. 
  • IDOM Ingeniería y Consultoría 
  • Fives Steel Spain S.A. 
  • Acería de Alava S.A. (Grupo Tubacex) 
  • Harsco 
  • ALFE Cutting 
  • NERVACERO (CELSA GROUP) 

Gelaren helburua da Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin lankidetzan aritzea ikerketan eta irakaskuntzan, siderurgiaren jakintza arloan, programak, proiektuak eta jarduerak egitea sustatuz eta bi erakundeen artean ezagutza sortzea, trukatzea eta transferitzea sustatuz. 

Amaiera ekitaldi honetan, ikasleek ikasturte honetan garatutako I+G+Bko 10 proiektuak aurkeztu dira, eta prestakuntza ibilbide horretan (9 saio) bertaratze-diplomak banatu dira, ponentziak jasotzen dituen liburuarekin batera. Azkenik, 2023/24 ikasturterako jarduerak aurkeztu dira: garatuko diren 24 proiektu, prestakuntza Ibilbidea, enpresetarako bisitak, Gradu/Master Amaierako Lan Onenaren Saria siderurgiaren eremuan eta abar. 

Ekitaldiko buru izan dira Asier San Millán, SIDEREXeko Managing zuzendaria, eta Alberto Oleaga, Gelako zuzendaria eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako katedraduna. Berrogei bat pertsona bertaratu dira, Gelako ikasleak, garatutako proiektuen tutoreak eta Eskolako beste ikasle eta irakasle batzuk ere bai; halaber, Gelan parte hartzen duten enpresen ordezkaritza handia egon da.