Roberto Emparanen hitzaldia: 'Stephen Hawking: de los agujeros negros a la Teoría del Todo'
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/03/21, 18:00 - 00:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Stephen Hawking azken 50 urteetako zientzialari nabarienetako bat eta planetak ikusitako gizaki azpimagarrietako bat izan da. Zulo beltz eta unibertsoaren sorrerari buruzko enigma harrigarrienak planteatu zizkigun, hau da, naturaren elkarreragite guztiak erlazionatzen dituen “guztiaren teoria” aurkitzeko elementu gakoak.
Zientziari utzitako legatua aztertze aldera, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin, fakultatearen 50. Urteurrena ospatzeko, antolatu duten fisikaren astearen barruan, datorren martxoaren 21ean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan egingo den, “Stephen Hawking: zulo beltzetatik Guztiaren Teoria arte” jardunaldia antolatu du.
18.00etan hasiko den hitzaldia, Bartzelonako Unibertsitateko Kosmoseko Zientzien Institutuan diharduen Roberto Emparan ICREA ikertzaileak eskainiko du. Jardunaldian, espezialistak, gure smartphone-ak grabitateak denbora distortsionatzen duela badakiela bezalako gai bitxiak jorratuko ditu eta bertaratzen direnek izarrei inoiz begiratzen utzi behar ez diegula ulertuko dute.
Roberto Emparan grabitatearen, zulo beltz eta super korden esparruan nazioartean aintzatespen handiena duten fisikarietako bat da. Egun, grabitazioa eta kosmologia aztertzen ari da, Stephen Hawking handiarekin partekatzen dituen esparruak, hain zuzen ere.