euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko errektorearen eta Arabako diputatu nagusiaren arteko lan bilera

Lehen bilera instituzionalean, Ramiro Gonzalezek eta Eva Ferreirak berretsi egin dute Foru Aldundiak eta Unibertsitateak elkarlanean jarraitzeko duten konpromisoa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/25

Eva Ferreira, Ramiro González eta Manoli Igartua errektoreordea. Argazkia: DFA/AFA.

Gaur, osteguna, Arabako diputatu nagusiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak lan bilera bat izan dute Etxe Jauregian. Elkartu diren lehen aldia da, Eva Ferreira euskal unibertsitate publikoko errektore izendatua izan denetik orain dela gutxi. Azken urteotako elkarlana aztertu ondoren, bi arduradunek konpromisoa hartu dute elkarlan hori garatzen jarraitzeko eta lankidetza bide berriak bilatzeko.

Errektoreak, zehazki, konpromiso horren izaera azpimarratu du: “UPV/EHU Arabako unibertsitate publikoa da, eta lehen mailako eragile aktiboa lurraldearen garapenean, irakaskuntzaren, ikerketaren, ezagutzaren transmisioaren eta kultur jardueraren bidez. Etapa berri honetan, Arabatik lan egiten jarraituko dugu, eta ziur nago lan horretarako Foru Aldundiak eskainiko dizkigula, beste askotan bezala, bere lankidetza eta konplizitatea”.

Bestalde, diputatu nagusiak, Eva Ferreirari ongietorria eman ondoren, erakundearen eta unibertsitatearen arteko sinergia horiek sustatzen jarraitzeko interesa eta erabakitasuna partekatu ditu, eta Unibertsitatearekin eta beste eragile batzuekin lankidetza mota hauek dakarren egokitasuna azpimarratu du. "Erakundeen arteko lankidetza eredu publiko eta pribatuen defendatzaile sutsua naiz. Egiaztatuta dago, aliantza horiek, Araba etorkizunean Lurralde indartsu eta lider moduan sendotzeko proiektu garrantzitsuetan funtzionatzen dutela".