euskaraespañol

Eguneko irudia

Bilera egin du ‘Gizarteak, prozesuak eta kulturak (VIII-XVIII. mendeak)’ ikertaldeak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/01/20

Bilerara bertaratu direnen argazkia
Bilerara bertaratu direnen argazkia | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Gizarteak, prozesuak eta kulturak (VIII-XVIII. mendeak)’ ikertaldeak bilera egin du Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko gradu aretoan. Berrogeita hamar espezialista inguruk osatzen dute, arlo desberdinetakoek -gizartearen, sistema politikoen, literaturaren, artearen eta kulturaren historialariek, hizkuntzalariek, dokumentalistek eta diseinatzaileek-, eta askotariko aztergai historikoak ikertzen dituzte, Goi Erdi Arotik Antzinako Erregimenera doan epe luzearen barruan. "Gure nahia da elkarlanean ikertzea gai transbertsalak eta diziplinartekoak, berreskuratzea denboran zehar gertatzen diren aldaketa prozesuen azterketa eta estrategiak aurkitzea sortutako jakintzaren transferentziarako eta jasangarritasunerako", adierazi dute taldeko zuzendariek.

Jardunaldirako ongi etorria José Ramón Díaz de Durana eta Francesca Tinti zuzendarikideek eman zuten, UPV/EHUko Filologia eta Historia Saileko idazkari Andoni Artolarekin batera.

Ikertaldearen helburuak, asmoak, ikerketa ildoak eta proiektuak azaldu ondoren, "ikertaldea Interneten komunikatzeko IN&OUT plan operatiboa" aurkeztu zen, ikertaldean diseinuaren eta ekoinformatikaren kudeatzaile Teresa Jularrek prestatua. Planean jasotzen dira ekintza publikoak eta talde barruko ekintzak ikertaldearen eta bere kideen ekarpen intelektualak ezagutzera emateko, eta zientziaren zabalkunderako eta jakintza gizarteari transferitzeko.

‘Gizarteak, prozesuak eta kulturak (VIII-XVIII. mendeak)’ ikertaldearen bikaintasuna Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak berretsi du, euskal unibertsitate sistemako ikerketa taldeen jarduerak bultzatzeko 2022-2025erako dirulaguntzen azken deialdian. Gainera, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak taldeko kideen hiru proiektu sustatzen ditu.