Novi Sadeko Unibertsitatearen aitorpena Julio Callejari
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/05/15
Julio Calleja González doktoreak, Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle oso eta dekanoak, Novi Sadeko Unibertsitatearen aintzatespen ohoretsua jaso du azken urteotan ikasgune hari egindako ekarpenagatik. Aitorpena Novi Sad Serbiako hirian egindako ‘Ariketa eta Bizi Kalitatea 2024: Kirol Zientziaren Eragin Globala’ Nazioarteko 6. Konferentzia Zientifikoaren barruan egin da.
Azken 20 urteetan, Julio Callejak unibertsitate horretako graduondoko programetan hartu du parte, antolatutako nazioarteko biltzarretako irakasle gonbidatu gisa, goi mailako kirolarien errekuperazioari buruzko artikulu ugaritako egilekide gisa ikastegiko hainbat irakaslerekin, doktore tesiak zuzendu ditu Serbiako fakultateko kideekin, eta lankidetza hitzarmenak eta Erasmus programak sinatzeko aukera eman du, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikasleak eta irakasleak trukatzeko. 2009an, unibertsitate horretako irakasle bisitariaren kategoria jaso zuen.