-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Zer dakigu...?: Mikrobiomaren etorkizuna osasunean eta gaixotasunean
Noiz eta non
2022/11/04, 19:00
Kokapena
Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Materialen Fisika Zentroak (CFM), Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) zentro mistoak, “¿Qué sabemos de…?” hitzaldi zikloa aurkeztu du, Kutxa Fundazioarekin elkarlanean. Azaroan lau hitzordu izango dira (4,11,17,25). Lehenengo hiru hitzorduak Tabakalerako Kutxakultur Plazan (4.solairua), Donostian, izango dira, eta aurten, berritasun gisa, azkena CFMn bertan izango da, izena ematen duten lehenengo pertsonentzat soilik izango den bisita gidatu batean instalazioak bisitatzeko aukerarekin. Mikrobiomaren etorkizuna, medikamentu bat egiteko bidea, Marteren miaketa eta neurozientziaren zerbitzura dagoen nanoteknologia dira zikloa osatzen duten gaiak. Seigarren urtez jarraian itzuliko da Donostiara, aurreko entrega arrakastatsuen ondoren.
Sarrera irekia izango da eserleku guztiak bete arte.
Hitzaldien streaming: http://cfm.ehu.eus
Hizkuntza: Hitzaldiak erderaz eskainiko dira
Lehen hitzordua: Mikrobiomaren etorkizuna osasunean eta gaixotasunean (azaroak 4)
Daniel Ramón Vidal (Archer Daniels Midland Co.)
Azken hamar urteetan aurrerapen nabarmenak egin dira giza mikrobiomaren azterketan. Gure gorputzean bizi diren mikroorganismoen unibertsoak berebiziko garrantzia du gure osasunean. Hitzaldi honetan, ezagutza zientifikoaren arlo honetan izandako azken aurrerapenak azalduko dira.
Daniel Ramón Vidal Biologian doktorea da. Gaur egun, Archer Daniels Midland Co enpresa estatubatuarraren Distinguished Research Fellow Microbiome da. Espainiako Ingeniaritzako Errege Akademiako akademiko osoa ere bada.