euskaraespañol

Eguneko irudia

Ate irekiak DPZn

Photocampus: eguneko irudia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/05/23

NON: Datuak Prozesatzeko Zentroa (DPZ). NOIZ: 2022ko maiatzaren 13an NOR: José Manuel Terrón (testua) eta Tere Ormazabal (argazkiak).

UPV/EHUko Datuak Prozesatzeko Zentroak (DPZ), Leioa-Erandio eremuan dagoenak, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko 3. mailako ikasleen bisita jaso du maiatzean, bai eta Informatika-Sistemen Administrazioa Heziketa Zikloko (ASIR) 1. mailakoa ere, Elorrieta-Erreka Mari Lanbide Heziketako ikastetxekoa.  

Bisita horiek berriro egin ahal izan dira aurten, 2020an eta 2021ean bertan behera gelditu ostean, eta 10 urte baino gehiago daramatzate egiten, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Gerenteordetzak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutarazteko.

Programa, bereziki, IKTekin zerikusia duten arloetako UPV/EHUko ikasleen kolektiboei irekita dago, baldin eta irakasleek hala eskatzen badute. Era berean, lanbide-heziketako zentroetara egindako bisitak ere errazten dira.

Irudi guztiak Photocampusen ikus ditzakezu.

Atal honetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: Campusa@ehu.eus