Tetuanen emanaldia eta solasaldia Iratxe Fresnedarekin
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/03/24, 20:00
Ordutegia
Ostirala : 20:00
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Iratxe Fresneda UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslearen hirugarren filma da Tetuan. Datorren ostiralean, martxoak 24, proiektatuko da, 20:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan, doan. Ikustaldearen ondoren, filmaren zuzendariarekin hitz egingo da. Dokumentalak migrazioaren gaia lantzen du, estereotipoetatik urruntzeko asmoz. Carmelo Fresneda aitaren irudia izan da istorioaren eragilea
Lan honen aurretik Fresnedak zuzendu zituen beste bi film luzeak hauek izan ziren: Irrintziaren oihartzunak (2016) eta Lurralde hotzak (2018). Tetuan (2022) filmarekin, bere “erregistroaren trilogia” osatu du. Lan hau Gijongo 60. Nazioarteko Zinema Jaialdiaren sail ofizialean estreinatu zen, 2022an, eta 64. edizioko ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian Bertoko Begiradak atalean.
Sinopsia: bizitza errealeko esperientzietan oinarrituta, Fresneda bidaia pertsonal batean sartuko da. Iraganak eta orainak bat egingo dute ikusizko esperientzia hunkigarri eta sentsorial batean; Danubio ibaiaren ertz lasaietatik, Sahara edo Euskal Herritik igarota, lau istorio elkartu eta galdu egingo dira Tetuango misterioetan.