euskaraespañol

Eguneko irudia

Kolonbiako bake prozesuari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

2017/02/08 2017/02/08, 18:00 - 12:10

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, otsailaren 8an, UPV/EHUko Bizkaia Aretoak (Abandoibarra, 3. BIlbao) Kolonbiako bake prozesuari buruzko hitzaldia hartuko du 18:00etatik aurrera. 2015ean Habanako bake elkarrizketetan parte hartu zuen eta paramilitarren biktimak, Magda Correa de Andreisek, eta gatazkan aditua den Julian Martinez kazetariak eskainiko dute hitzaldia. Lokarriren koordinatzaile ohi eta bake prozesuetan aditua den Paul Riosek aurkeztuko du ekitaldia.

Magda Correa de Andreis 2004ean bere aktibismo politikoagatik paramilitarrek hil zuten soziologo eta irakasle zen Alfredo Correa de Andreisen arreba da.

Bestalde, Julian Martinez Vallejo kazetaria eta Alvaro Uribe gobernuaren giza eskubideen urraketetan aditua da. 2002 eta 2010 urteen artean gertatutako  legez kontrako infiltrazio eta intertzeptazioei buruzko "Chuza-DAS: 8 años de espionaje y barbarie" liburua idatzi zuen.

Jorge Adolfo Freytter Romero elkarteak gonbidatuta etorriko dira Euskadira otsailaren 6tik 10era bitartean eta Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide Batzordearekin ere bilduko dira.