‘Indalecio Prieto. La nación española y el problema vasco’ liburuaren aurkezpena
Noiz eta non
2019/06/24, 10:30 - 00:00
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Astelehenean, ekainak 24, 10:30etan Euskal Parlamenduko Tomás Moro aretoan, ‘Indalecio Prieto. La nación española y el problema vasco. Textos políticos’ [Indalecio Prieto. Espainiar nazioa eta euskal gatazka. Testu politikoak] liburua aurkeztuko da. Ricardo Mirallesek idatzita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskal Parlamentuak batera editatutako Euskal Herriko Pentsamendu Politiko eta Sozialaren testu klasikoen bildumaren barruan argitaratu da.
Ekitaldian, liburuaren idazleaz gainera, Bakartxo Tejeria euskal ganbarako presidentea eta José Luis de la Granja eta Antonio Rivera UPV/EHUko Garaiko Historiako irakasleak egongo dira.
Bilduma honen bidez, bi erakundeok, 2010ean sinatutako lankidetza hitzarmenean jasotzen den moduan, argitara atera nahi dituzte pentsamendu politiko eta sozialaren arloko lan funtsezkoak, Aro Berriko eta garaiko historiaren euskal eremuan aritutako protagonisten eskutik.