-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
-
Formula Student Vitoria, errebelazio ibilgailu onena Silverstonen
‘Inercias y sinergias en la educación vasca’ liburuaren aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/02/23, 18:00
Kokapena
ELKAR Campus Liburudenda - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Asteazkenean, otsailak 23, 18:00etan, Unibertsitate pabiloiko ELKAR Campus liburu dendan (Apraiztarrak, 2. Gasteiz), Gonzalo Larruzearen ‘Inercias y sinergias en la educación vasca. Gogoetak eta proposamenak (2017-2021)’ liburua aurkeztuko da.
‘Inercias y sinergias en la educación vasca’ da egileak argitaratu dituen artikulu eta lan nagusien bilduma, azken bosturteko (2017-2021) euskal hezkuntzaren gertakarien ildotik. Liburuaren edukiak bereziki erabilgarriak izan daitezke euskal erkidegoko hezkuntzaren egungo egoeran, aldaketa ziklo berri bat ireki nahi baita. Modu asistematikoan, egileak aldaketaren gakoak erakusten dizkigu, eragozten duten inertziak eta erresistentziak identifikatuz eta, aldi berean, etapa berri bati hasiera eman diezaioketen sinergiak hautemanez. Desberdinen arteko hurbilketarako ekarpen eraikitzailea izan nahi du, bai eta hitz konprometitua izan nahi ere, balio publikoekin, gizarte kohesioarekin eta euskal hezkuntza formalaren hobekuntzarekin.