euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Los mitos con los que mataron’ liburuaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/06/25, 19:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Valentín Foronda Gizarte Historiarako Institutuak ‘Los mitos con los que mataron. Valores, democracia y terrorismo’ [Hiltzeko baliatutako mitoak. Balioak, demokrazia eta terrorismoa] liburua editatu dute elkarrekin.

ETAren terrorismoak oinordetzan utzi zizkigun leku komunei eta kendu edo murriztu zizkigun balioei buruzko hausnarketa planteatzen du lanak, berreskuratu behar ditugunak, gizarte normalizatua, demokratikoa eta txukuna izango bagara. Ahalegin hori memoriaren politika publikoen parte izan behar da, garai batean indarkeria politikoari aukera eta bide eman zioten mekanismoak desaktibatu nahi badira.

Aurkezpenean, Vital Fundazioa Kulturunean (Dendaraba merkatatitza gunea), Eduardo Mateok eta Antonio Riverak, liburuaren argitaratzailekideak, eta María Jimenezek eta Javier Otaolak, liburuaren egileetako bik, hartuko dute parte.