euskaraespañol

GEM Euskadi 2017-2018 txostenaren aurkezpena

Noiz eta non

2018/06/21, 12:00 - 00:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, ekainak 21, 12:00etan UPV/EHUren Arabako campuseko Micaela Portilla ikerguneko ekitaldi aretoan (Velez Elorriaga K. 1. 01006 Gasteiz), Global Entrepreneurship Monitor EAE taldeak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren ekimenari buruzko egungo datuak aurkeztuko dira.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen, Deustuko unibertsitatearen eta Mondragon unibertsitatearen GEM EHAE Global Entrepreneurship Monitor ikertzaile taldeak argitara emango du GEM Euskadi 2017-2018 txostena, gure erkidegoan ekintzailetzak dituen datuak jaso dituen txostena. Datu hauen bidez, euskal gobernua edo lurraldeetako diputazioak bezalako erakundeetako arduradunek orientabideak izan ditzakete ekonomia eta enpresa arloko jarduna euskal erkidegoan sustatuko duten politika publikoak ezartzeko.

GEM Euskadi txostena aurkezteko ekitaldian hartuko dute parte:

- Jon Barrutia, UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa
- Mª Pilar García de Salazar Olano, Arabako Ekonomia Garapena eta Lurralde Orekarako foru diputatua.
- Aitor Urzelai, Euskal Gobernuaren Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria.
- María Saiz, GEM Euskadi taldeko zuzendaria. UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultatea.