‘Paisaiaren arloko Jardunbide Egokien Gidaren’ aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/07/06, 11:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Asteazkenean, uztailaren 6an, 11:00etan, Arabako Campuseko Micaela Portilla Ikergunean aurkeztuko da ‘Paisaiaren arloko Jardunbide Egokien Gida. Bizitegien garapenak 1950-1975’ Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedraren eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren arteko lankidetzaren emaitza.
Gidak tresna ez-lotesle eta malgua nahi du izan eta, zentzu praktiko batekin, administrazioen eta lantalde teknikoen lanak erraztu nahi ditu 1950-1975 aldiko bizitegi auzoak leheneratzeko, biziberritzeko edo lehengoratzeko jarduerei aurre egiteko orduan.
Aurkezpenera gonbidatuta daude gai horretan interesa duten EAEko toki administrazioak, birgaitzeko hirigintza sozietateak eta/edo beste erakunde publiko-pribatu batzuk.