euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Giza Eskubideei Begira’ erakusketaren aurkezpena

Noiz eta non

2018/02/26, 11:00 - 00:00

Kokapena

Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Astelehenean, otsailak 26, 11:00etan arabar campuseko Unibertsitate Pabiloian (Apraiztarrak, 1. 01006 Gasteiz) prentsaurrekoa egingo da ‘Giza Eskubideei Begira’ erakusketa aurkezteko. Martxoaren 23ra arte zabalik egongo den erakusketa honen bidez, diseinu grafikoa baliaturik, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak bat egiten du Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. Urteurrena ospatzeko ekitaldiekin, Parisen, 1948an Nazio Batuen Asanblea Nagusiak aldarrikatuta.

Erakusketa Leire Fernández Iñurritegui eta Eduardo Herrera irakasleek komisariatu dute, EIDE Euskadiko diseinatzaileen elkartearen laguntzaz. Hogeita hamar diseinatzaile profesional bildu dituzte giza eskubideei “begiratzeko” proiektu kolektiboa osatzeko. Hogeita hamar begirada, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak ezartzen dituen hogeita hamar giza eskubideetako bakoitza interpretatu eta karteletan adierazi dituztenak.

Prentsaurrekoan hartuko dute parte:

- Iván Igartua, Arabako Campuseko errektoreordea.
- Jon Mirena Landa, UPV/EHUren Giza Eskubideen eta Botere Publikoen katedrako zuzendaria.
- Monika Hernando, Euskal Gobernuko Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.
- Nerea Melgosa, Gasteizko udaleko Bizikidetza eta Aniztasun zerbitzuko zinegotzi ordezkaria.
- Angélica Barco, Euskadiko diseinatzaileen elkarteko ordezkaria.