euskaraespañol

Eguneko irudia

'10 emakume Bilbon, bizkor eta eraginkorrak' (1800-1936) erakusketaren inaugurazioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/10/24, 11:00 - 00:00

Deskribapena

Tokia: “Ensanche eraikineko” Erakusketa aretoan (Ensanche plaza, 11. Bilbo) 

 

UPV/EHUk eta Bilboko Udalak “10 emakume Bilbon, bizkor eta eraginkorrak” (1800-1936) erakusketaren inaugurazioa egingo dute bihar. Erakusketak aro historiko horretako eragin handiko emakumeen biografiak aztertzen ditu: Casilda Iturrizar Urquijo, Bizenta Moguel, Benita Asas Manterola, Juana Whitney de Maeztu, Marcelina Elexgarai, Virginia González Polo, Adelina Méndez de la Torre, Sorne Unzueta Landeta, Ticiana Iturri Landajo eta Hydeen Agirre. 

Erakusketa UPV/EHU eta Bilboko Udalaren artean duten lankidetza-hitzarmenari esker egingo da: “Bilbaopedia. Bilboaldeko entziklopedia digitala”.

Inaugurazioan izango dira:

  • María José Villa. UPV/EHUko Historia Garaikidea Saileko ikerlaria eta erakusketaren komisarioa
  • Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea. Bilboko Udaleko Alkatetza, Kontratazioko eta Giza Baliabideetako zinegotzia
  • Patxi Juaristi Larrinaga. UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea

Erakusketa “Ensanche eraikineko” Erakusketa aretoan (Ensanche plaza, 11. Bilbo) ikusgai izango da, 2019ko urriaren 24tik- azaroaren 5era.