Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk ingurune digitalean euskararen presentzia areagotzeko ikerketa-proiektuak aurkeztuko dituzte
Noiz eta non
2023/09/25, 10:00
Kokapena
Ada Lovelace aretoa - Informatika Fakultatea
Paseo Manuel Lardizabal 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea HiTZ ZENTROA bisitatuko dute. UPV/EHUko zentro horren ardura izango da hizkuntza teknologiaren arloko ikerketa-proiektuak garatzea, ingurune digitalean euskararen presentzia areagotzeko.
Noiz: 10:00etan (Lehendabizi hedabide grafikoentzako bisita izango da eta 10:30etan prentsaurrekoa)
Parte-hartzaileak prentsaurrekoan:
- Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea
- Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
- Eneko Agirre Hitz zentroko zuzendaria
Non: UPV/EHUko Informatika Fakultatea. Ada Lovelace aretoa (Manuel Lardizabal pasealekua, 1. Donostia).