euskaraespañol

UPV/EHUk berdintasunaren aldeko ikerketa saritu du

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/03/08

NON: Bizkaia Aretoa. Bilbao NOIZ: 2022ko martxoaren 07an. NORK: Fernando Gómez. Komunikazio Bulegoa.

UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzak ekitaldi bat egin zuen atzo zazpi lankideri beren konpromiso feministagatik omenaldia egiteko eta, bestalde, aurtengo edizioko Berdintasun Sariak banatzeko. Honako hauek izan ziren sarituak deialdi bakoitzean:

IX. edizioko Micaela Portilla Vitoria saria, ikasketa feministei edo generokoei buruzko tesi onenarena, Miren Guillo Arakistainentzat izan zen.

María Goyri X. edizioaren saria, master amaierako lanetan genero-ikuspegia sartzeari dagokiona, Kata Gómezek jaso zuen.

Azkenik, Francisca de Aculodi VIII. Edizioko Gradu Amaierako Lanetan (GrAL) genero-ikuspegia sartzearen sariak honela banatu ziren:

  • Arteak eta Humanitateak: Enara M. Iglesias Pamparacuatro eta Nerea Aguayo González.
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Amaia Goñi Fernández eta Javier Azpillaga Rivera.
  • Gizarte eta Lege Zientziak: Maider Barañano Uribarri eta Lucía Uriarte Fernández.
  • Osasun Zientziak: Naia Gamboa Basterra eta Helena Garcia-Gurtubay Sagredo.

Saileko argazki guztiak Photocampusen. 

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus