Praktikan oinarritutako arte ikerkuntza jardunaldiak
Noiz eta non
2018/01/11, 10:00 - 00:00
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
ikerkuntza jardunaldiak (Jornadas sobre Investigación Artistica Basada en la Práctica) egiten hasiko dira. Ostegunean eta ostiralean, laSIA UPV/EHUko ikerketa taldeak antolatu duen ekitaldiak arte praktikaren alde ikertzailea aztertzea du helburu.
Jardunaldietan Europako testuinguruko Mafe Moscoso, Janneke Wesseling eta Mika Elok parte hartuko dute:
- Mafe Moscoso, BAU Unibertsitatean irakaslea da. Antropologia Doktoratua (Freie Universität Berlin) eta diziplinarteko ikerlaria da. Bere lana Latinoamerikan eta Europan garatzen du. Bere jarduera akademikoa idaztearekin eta artearekin bateratzen du. “Euraca” taldearen parte da. “Una ciudad, muchos mundos” proiektuen campus koordinatzailea da (Intermediae, Matadero) eta “Etnografía a lo bruto: un opening de datos muy salvaje” (Intermediae, MATADERO) mintegia zuzentzen du. Komunikabide ezberdinetan idatzi eta parte hartzen du.
- Janneke Wesseling, Hagako Arte eta Ikerketa irakaslea da eta 2016tik Holandako Leiden Unibetsitateko Arte-Bisualen Praktika eta Teoria Ikerketaren Katedraren kargua du. See it Again, Say it Again. The Artist as Researcher (Amsterdam: Valiz, 2011) eta Of Sponge, Stone and the Intertwinement with the Here and Now. A Methodology of Artisic Research (Amsterdam: Valiz, 2016) publikatu ditu.
- Mika Elo, HelsinkikoUnibertsitateko Ikerketa Artistiko irakaslea da. 2012tik 2013ra Veneziako Bienalaren Falling Trees erakusketaren komisarioa izan zen. JAR (Journal for Artistic Research) taldeko editore kidea da. 2014an "What Calls for Thinking" (RUUKKU – Studies in Artistic Research. Nr 2.) eta "Notes on media sensitivity in artistic research" (Exposition of Artistic Research: Publishing Art in Academia. Eds. M. Schwab and H. Borgdorff. Leiden University Press. 25–38.) publikatu zituen.