euskaraespañol

Klaustrokideak online aukeratuko ditugu lehen aldiz

Photocampus: Eguneko irudia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/16

Irudia

NON: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. NOIZ: 2023ko azaroaren 16a. NORK: Ibai Biritxinaga. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.

Astebete barru, azaroaren 23an, unibertsitateko komunitate osoa Klaustrorako hauteskundeetan bozkatzera deituta dago, baina oraingoan ez da hautestontzirik egongo ikastegietan: lehen aldiz on line bozkatuko dugu. Gaur bertan, kandidaturak kontsulta ditzakezu. Eta datorren ostegunean, eman botoa. 9:00etatik 18:00etara, ordenagailu, telefono mugikor edo beste gailu batetik, eman botoa.

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus