euskaraespañol

Eguneko irudia

Plentziako Itsas Estazioak Erasmus Mundus MER masterraren Basoa sortu du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/06/12

MER basoaren sorreran parte hartu duten UPV/EHUko ikasleak
MER basoaren sorreran parte hartu duen ikasle, irakasle eta bolodresen taldea. | Argazkia: Fernando Gómez. UPV/EHU

Ekainaren 10ean, larunbata, goizean, zuhaitzak landatzeko ekitaldia egin zen Isuskitzamendin, UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioak antolatuta, Plentzia Herri Lurrak elkartearekin batera. Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus (MER2030) masterraren 17. promozioko 30 ikaslek lurra prestatu eta sagarrondoak landatu zituzten MER Basoa sortzeko. 
 
Baso honek Plentziako Itsas Estazioan ematen diren nazioarteko masterrek urtero sortzen duten CO2 aztarna konpentsatu nahi du. Ikasleek basoa zaintzen eta handitzen lan egingo dute hurrengo urteetan, ingurumen-kontzientzia eta iraunkortasunaren pedagogia sustatzeko. 
 
Halaber, 2024ko otsailean, denboraldia egokia denean, 18. promozioak hirurehun haritz landatuko ditu MER Community Summitek 2022an utzitako CO2 aztarna konpentsatzeko. Ondoren, ondoz ondoko promozioek haritz belaunaldi berri bat landatuko dute otsailero, masterreko ikasketetan zehar munduan zehar egiten dituzten bidaien arrastoa murrizteko. 
 
Iaz, MER Community Summit 2022ra (Erasmus Mundus masterraren 10. urteurrena, Ingurumena eta Itsas Baliabideak) mundu osoko 250 pertsona bertaratu ziren. Horrek CO2 aztarna handia utzi zuen, eta, horregatik, MER basoa sortzea pentsatu zen, iraunkortasun-eredu gisa konpentsatzeko.