euskaraespañol

Eguneko irudia

Urtegi baten amaiera

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/09/03

NON: Lertutxeko urtegia (Arboretum, Bizkaiko Campusa). NOIZ: 2024ko irailaren 3an. NORK: Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU

 

Bizkaiko Campusetik oso gertu, Arboretumetik metro gutxira, Lertutxeko presa dago. Laster izateari utziko dion urtegia. Urtegiaren jabe den enpresak urtegia hustea erabaki du. Aspaldi utzi zion erabilera industrialari. Orain urtegiko biztanleak, arrainak eta dortokak, beste leku batera eraman behar dira. Urtegi baten eta aro baten amaiera.

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus