‘Agustín de Betancourt y Molina’ saria eman dio Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle eta ikerlari Pedro Castañosi Real Academia de la Ingeniería elkarteak. Ingeniaritza Kimikoko Dominak Castañoren ikerketa ibilbidea aitortu du.
Pedro Castañok jaso du ‘Agustín de Betancourt y Molina’ ikerlari gazteentzako saria
Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslearen ikerketa ibilbidea aitortu du Real Academia de la Ingeniería elkarteak
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2018/11/26
Castañok erregai eta konposatu kimikoen ekoizpen jasangarrirako prozesu termo-katalitikoetara bideratu du bere ibilbidea, baita katalizatzaile, erreaktore, mikro-erreaktore eta prozesurako estrategien garapenera eta berauek ahalbidetuko dituzten modelaketa zinetikora ere.
‘Agustín de Betancourt y Molina’ sariak ikerlari gazteak aitortzen ditu, ingeniaritzaren arloan nabarmentzeko ikerketa lanak egin dituztenak, ingeniaritzaren esparru desberdinetan garapen eta berrikuntzak bideratuko dituzten oinarriak finkatuko dituzten aurkikuntzak, hain zuzen.
Pedro Castaño
Ingeniaritza Kimikoan graduatua 2002an UPV/EHUn, eta 2006tik doktorea Ingeniaritza Kimikoan. Ondoren, doktoratu ondoko ikertzaile gisa kontratatua UPV/EHUn eta TUDelft-en (Technische Universiteit Delft, Holanda). 2009an UPV/EHUra bueltatu zen. Ikerkuntzarako egonaldiak egin ditut ospe handiko bertoko eta nazioarteko hainbat zentrotan. Gaur egun erakunde hauekin kolaboratzen jarraitzen du: Massachusetts Institute of Technology, EEBB; Chemical Reactor Engineering Centre, University of Western Ontario, Kanada; Instituto de Catálisis y Petroleoquímica, CSIC, Madrid; eta Utrecht Universiteit, Holanda.