-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
Ibilaldi arkeologikoa Iruña Okako kontzentrazio esparruaren historian barrena
Noiz eta non
2018/06/17, 10:30 - 00:00
Kokapena
Araba
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/9798343/Nanclares+1957_web.jpg/106a4ee3-7c98-9699-385b-59ee4cb21dbe?t=1528894193000)
Deskribapena
Igandean, ekainak 17, 10:30etatik aurrera, ibilaldi arkeologikoa egingo da Iruña Okako kontzentrazio esparruaren historian eta paisaiaren barrena. Abiatu arabar herri honetako udal plazatik abiatuko da eta Josu Santamarina Otaola Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko arkeologoa izango da bisita garatzeko arduraduna. Ekimena Geltoki Elkarteari zor zaio eta Iruña Okako udalaren laguntza du.
Historia hau, gutxi ezagutzen dena, Juan José Monago Escobedok ikertu zuen, baita argitaratu ere El campo de concentración de Nanclares de la Oca (1940-1947) liburuan, 1998an. Orain, 20 urte igaro ostean, kartzela hau ezagutzeko aukera eskaintzen da, errepresioz eta lan behartuz betetako ia zortzi hamarkadatako historia jasoz.
Gainera, ibilaldi honetan Iruña Okako paisaia diziplinarioaren beste zenbait gune esanguratsu ere bisitatutako da: Mennaistarren Ikastetxea (Bolen bainu-etxe izandakoa), Gerra Zibilaren kanpamendu italiar baten aztarnak eta Langraizeko kontzentrazio esparruaren jatorri ilunak Garabo herrixkan.