euskaraespañol

Oskar Gonzalezek 'Por qué los girasoles se marchitan' liburua argitaratu du

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia eta Arte Ederren fakultateetako irakasleak artearen elementu kimikoak aztertzen ditu

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/10/06

Oskar González Mendia. Argazkia: Fernando Casabella. UPV/EHU.

Oskar Gonzalez Mendia UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia eta Arte Ederren fakultateetako irakasleak 'Por qué los girasoles se marchitan. Los elementos químicos en el arte'. Azken finean, uste baino lotura handiagoa duten bi diziplina aztertzen ditu lanak: kimika eta artea.

"Artelanek, labar-pinturetatik hasi eta garaikideetaraino, izendatzaile komun bat partekatzen dute; izan ere, horiek egiteko osagaiak behar dituzte. Elementu horiek guztiak, bai historiaurrekoak, bai gaurkoenak, taula periodikoan agertzen diren elementuek osatzen dituzte ", azaldu du Oskar González Mendía egileak.

Kimikan doktore eta dibulgatzaile zientifikoak erakusten du material artistiko ugari dagoela, baita horien erabilera eta, funtzioak ere.  Idazleak material artistiko horiek hirietan sortzen dituzten historiak ere batzen ditu lanean. “Artelanek, hala nola pinturak, eskulturak, beirateak edo Eiffel dorrea bezalako eraikuntzen estaldurak, barnean unibertso kimiko liluragarri bat ezkutatzen dute, kobrea, beruna eta merkurioa bezalako metalen erabileraren ondorioz”, zehaztu du Gonzalezek.

Liburu honen atzean dagoen motibazio handienetako bat, Gonzalezen esanetan, giza jakintzaren arlo ezberdinek uste zaizkienak baino lotune gehiago dituztela frogatzea da. "Lanbide batzuei egozten zaizkien estereotipoak eta etiketak alde batera utzi behar ditugu. Zientzialariak ez al du sortzailea izan behar ikerketa batean sortzen diren arazoei irtenbidea aurkitzeko? Artistak ez al du iraunkorra eta metodikoa izan behar bere obran perfekzioa bilatzen duenean? Liburu honek, ahal den neurrian, diziplina horien arteko zubiak eraikitzen laguntzea espero dut ", gaineratu du.

Liburuaren aurkezpena

Kolore berdeak hil al zuen Napoleon? Ba al dago momiarik txikituta XIX. mendeko koadroetan? Zergatik zimeltzen dira Van Goghen ekiloreak? Hauek dira artearen munduak ezkutatzen dituen misterioetako batzuk, eta zientziaren laguntzaz liburu honen orrialdeetan zehar ezagutu daitezkeenak.

"Liburua irakurri duen irakurleari, kimikak erakartzen zuelako, orain artea pixka bat gehiago interesatzen zaiola pentsatu nahi nuke. Era berean, hasiera batean alderdi artistikoa izan bazen atentzioa sortu ziona, kimikari nolabaiteko maitasuna hartu izana espero dut. Bi diziplinek erakartzen bazuten, espero dut irakurketaz gozatu izana eta konexio zirraragarri horri buruz zerbait berria ikasi izana ".

Datorren urriaren 7an, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4) Gonzalezek bere liburua aurkeztuko du Javier San Martin kazetariarekin batera. Hitzaldira bertaratzeko edo streaming bidez jarraitzeko aukera izango da KulturguneaTB kanalaren bidez. Ekitaldira joateko, aldez aurretik online sarrera bat erreserbatu behar da Bilbao Kulturaren bidez.

Oskar González (Laudio, 1983), Kimikan doktorea eta UPV/EHUko irakaslea, ibilbide luzeko dibulgatzailea da. Dibulgazio-artikuluak argitaratzen ditu, besteak beste, Cuaderno de Cultura Científica-n eta Zientzia Kaieran, #KimikArte atalean, eta Principia aldizkariko eta Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila irratsaioetako eta Radio Euskadiko Caracol mekanikako ohiko kolaboratzailea da.

Web: www.kimikarte.eus

Twitter: @oskar_KimikArte