euskaraespañol

Jardunaldia

UPV/EHUk ongietorria emango die 2024-2025 ikasturteko ikasleei

Noiz eta non

2024/09/10, 10:30

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak 2024-2025 ikasturteko ikasleari ongietorria egiteko ekitaldiak egingo ditu. Hiru Ongietorri Jardunaldietan, campus bakoitzean bana, unibertsitatea eta eskolatik irtetean parte har dezaketen elkarlan, kultura edo kirol-jarduerak ezagutu ahal izango dituzte, jai giroan.

Gipuzkoako Campuseko egitaraua

10:30-14:30: unibertsitateko elkarteen eta zerbitzuen berri emateko mahaiak izango dira campusean,Ignacio Mª Barriola zentroko aterpean. Besteak beste, EHUkultura  Gipuzkoako Campuseko kultur zerbitzuen berri emango da.

11:30-13:00. Nazioarteko ikasleen harrera-ekitaldia egingo da Carlos Santamaria Zentroa. (auditorioa).

13:00-13:30. 'Mikel Laboa...izan liteke kontelazio, izan gabe izar...' erakusketaren bisita gidatua (Carlos Santamaria Zentroa, Txillardegi Aretoa), EHUkultura Gipuzkoaren eskutik.

13:30-14:30: Campuseko jaialdia: talo-txozna, eta  herri kirolak.