Azken 12 hilabeteetan enplegu guztia Zerbitzuen arloan sortu da. Izan ere, industrian 5.000 lanpostu galdu dira. Euskadin langabezia kronikoak ere asko egin du behera; izan ere, iraupen luzeko langabeziaren intzidentzia ehuneko 4 puntu jaitsi da. Langabe kronikoen kasuak konpondu beharreko arazo bat izaten jarraitzen duen arren, beherakada hori, zalantzarik gabe, datu ona da.
Okupazioa, langabezia eta inaktibitatea bide zuzenetik doaz, euskal lan merkatu dinamikoago baterantz
Bigarren hiruhileko Euskadiko Lan Txostenean azpimarratzen da enplegu sorrerak emakumeengan soilik duela eragina, bai kontratazio mugagabetan bai aldi baterakoetan.
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2018/07/27
Gaur goizean, UPV/EHUko irakasle Sara de La Ricak gidatutako ISEAK lantaldeak egin duen 2018ko bigarren hiruhilekoko Euskadiko Lan Txostena argitaratu da. Datu bereziki interesgarri gisa azpimarratu du inaktibitatea 10.000 pertsonatan murriztu dela. Datu hori berritasuna da, eta horrek langabe askoren itxaropenak handitzea eta, ondorioz, langabe adoregabeen kopurua murriztea dakar.
Datu positiboenen artean, txostenean 26.000 lanpostu berri sortu direla azpimarratzen da. Kopuru hori aurreko urteetakoak baino askoz ere handiago da.
Sortutako enpleguaren tipologiaren inguruan esan behar da sortutako enpleguak emakumeengan bakarrik duela eragina, eta enplegu mugagabea aldi baterakoa baino gehiago hazi dela. Azken hori oso datu positiboa da. Gainera, enplegu guztiak zerbitzuen sektorean sortu dira. Datu negatibo gisa aipatu behar da, industrian, azken 12 hilabeteetan, 5.000 enplegu inguru galdu direla.
Datu horiek ikusirik espero daitekeen bezala, emakumeen artean langabezia asko jaitsi da —14.000 pertsona—, baina gizonen artean langabeziak 5.000 lagunetan egin du gora. Euskadin langabezia tasa % 10,12koa da, Estatuko baxuenetakoa, Aragoi, Nafarroa eta Errioxarekin batera. Hala ere, % 10en azpiko langabezia tasa Nafarroan bakarrik aurkitzen dugu.
Langabezia kronikoak ere datu positibo bat eskaintzen du; izan ere, iraupen luzeko langabeziaren eragina % 64tik % 59,6ra jaitsi da azken 12 hilabeteetan.
Informazio guztia: http://www.informelaboraleuskadi.org/