Ocean Sampling Day 2019
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/06/21, 09:00 - 00:00
Kokapena
Plentziako Itsas Estazioa (PIE)
Areatza Pasealekua. -48620- Plentzia (Bizkaia)
Deskribapena
Ostiralean, ekainak 21, udako solstiziorekin bat eginez, munduko itsas estazio ezberdinek indarrak batu dituzte aldi berean ur laginak batzeko bost kontinenteetan zehar. Hala, mundu osoko 200 estazioetan ur laginak batuko dira.
UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioak hirugarren aldiz parte hartuko du ekimenean. Kasu honetan lagin bat Plentziako Itsas Estazioaren aurrean bertan batuko dute eta, bestea, Getxoko Kirol Portuaren aldamenean.