Neurogune 2018
Noiz eta non
2018/09/07, 09:15 - 00:00
Kokapena
Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostiralean, irailak 7 dituelarik, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean ‘Neurogune’ kongresuaren 4. edizioa egingo da, burmuin osasuntsua eta gaixoa ikertzen dituzten profesionalen komunitatea batuz. Edizio honetan Euskal Herriko 11 erakundetako ehundik gora ikerlan aurkeztuko dira eta Frantziako ordezkaritza zabala ere egongo da.
Kongresua UPV/EHUren Farmakologia sailak eta ACHUCARRO ikerguneak (Achucarro Basque Center for Neuroscience) antolatzen dute.
Neurozientziek hainbat diziplina zientifiko batzen dute, burmuinaren biologia oinarrizkoenarekin hasi eta psikologia eta psikiatriarekin amaitzeko, tartean neurologia eta kognizioa izanik. Kongresu honetan bilduko dira burmuina lanerako ardatz duten pertsonak batuko dira baina ikuspegi osagarri bezain ezberdinetatik. Esan daiteke, hortaz, foro honek lagundu egiten duela gure gorputzaren organorik funtsezkoenaren inguruan arlo ezberdin eta antzekoetan, denetariko tresnak baliatuta, egiten ari diren lanak pertsona interesatuen eskura jartzen.
Informazio gehiago: http://www.neurogune.info/