euskaraespañol

Eguneko irudia

Natalia Monge UPV/EHUko irakasleak Artez Blai ikerketa saria lortu du

‘La danza de las emociones de Alain Platel’ lanarekin irabazi du Arte Eszenikoei buruzko Artez Blai Nazioarteko X. Ikerketa Saria

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/01/23

Natalia Monge, UPV/EHUko irakaslea

UPV/EHUko doktoreak, Natalia Mongek, Arte Eszenikoei buruzko Artez Blai Nazioarteko X. Ikerketa Saria lortu du, ‘La danza de las emociones de Alain Platel’ lanarekin. Sariaren epaimahaiak nabarmendu du Alain Platel Belgikako sortzailearen lanaren analisi artistiko, estetiko, soziala eta zehatza dela. Lan horrek ikertzailea egin zuen tesian du oinarria, gainera, doktorea izateko UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Eskolako irakasleak tesi hori irakurri zuen.

Natalia Mongek Alain Platelen lana ikusi zuen lehenengo aldia School for New Dance Development Amsterdameko koreografoen eskolan ikasten zuen bitartean izan zen. Geroago, pertsonalki ezagutu zuen Belgikako eszena- zuzendaria Les Ballets C. de la B. konpaniaren “Circus Wonder” ikuskizunean, non Alain Platel “adviser”en rola betetzen zuen. Ondoren, erabaki zuen doktorego tesia Alain Platelen obren inguruan burutzea eta ikerketarako egindako hainbat bidaietan bera ezagutzeko aukera izan zuen. “Pertsona bikaina da, aldi berean sublimea eta umila”, dio ikertzaileak.

‘La danza de las emociones de Alain Platel’ lana Mongeren tesi doktorearen moldaketa da, idatziaren alderdi akademikoak kanpoan utzi ditu arte eszenikoetan interesatuak diren pertsonei heltzeko. Eta ikerketa hori da epaimahaiak (Guadalupe Soria, Fernando Gómez Grande, Joanna Gdowska eta Manuela Verak osatutakoak) hautatu duena, Alain Platel Belgikako sortzailearen lanaren analisi artistiko, estetiko, soziala eta zehatza delako . Epaimahaikideek nabarmendu dute dokumentazio eta gogoeta laburren bidez, irakurlearen interesa pizten duela, idatziaren egiturak, bai pertsonaiaren biografiak, bai teknika berritzaileak egoki erakusten duen sortzaile belgiarraren obra. Lan sariduna Asociación Cultural Artez Blai Kultur Elkarteak “Teoria eta Praktika” bildumaren barruan argitaratuko du.

Natalia Mongek, UPV/EHUko Arte Ederretan doktoreak, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan irakasten eta ikertzen du; Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpidearen Didaktika Sailean, hain zuzen. Emozioen adierazpena lantzen du dantzaren bidez, bai hezkuntzan, bai esparru eszenikoan. Halaber, irakasleak 2002. urtean sortutako Organik Dantza-Antzerki konpainia ere zuzentzen du.