-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Wooree Bong-en 'Aterpe' erakusketa ikusgai
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2017/10/20
![](https://ehu.eus/documents/10136/7543110/Expo_refugio.jpg/4bc3f0ca-8963-484b-af4c-d7c2ecdf31ca?t=1508509821000)
Wooree Bong-en 'Aterpe' izeneko erakusketa UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, ikusgai dago.
Wooree Bong-ek (Uri Bong) teknika fotografiko eta piktoriko ezberdinen bidez naturaren ikuspegi abstraktuak aurkezten ditu Euskal Herrian, bere sorterria den Koreatik urrun, bizitzen eman dituen azken hiru urteetako bere bizipenak eta garapen pertsonala irudikatzeko. Erakusketak tamaina ezberdinetako hogei pieza baino gehiago ditu eta UPV/EHUko Arte Ederretako fakultatean egindako Pintura Masterraren bere amaierako lana da.
Koloretsuak eta oroipen ahalmen zorrotzekoak, obrek izaera onirikoa erakusten dute eta artistak desoreka emozionaleko momentuetan ematen diren "mekanismo autokonpontzaileen" inguruan duen interesa islatu egiten dute. Elementu natural eta artifizialen presentziak bultzatzen du ere gizakiak ingurunean duen eraginari buruz eta inguruneak giza bizitzarako aterpe gisa duen aukera eskasari buruz gogoeta egitera.
Erakusketa urriaren 27a arte irekia egongo da.
Sarrera irekia.