Kataluniako egoera dela eta, behean sinatzen dugunok, Kataluniako unibertsitate publikoetako errektoreok, gaitzetsi gura ditugu azken egunetan adierazpen askatasunaren aurka izandako erasoak.
UPV/EHUko errektorego taldeak bat egiten du Kataluniako Unibertsitate publikoen adierazpen bateratuarekin
Kataluniako gertakariak direla eta, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorego taldeak bat egiten du atzo Kataluniako unibertsitate publikoek egindako adierazpenarekin.
Lehenengo argitaratze data: 2017/09/21
Aldarrikatzen dugu elkarrizketa dela elkar ulertzeko bide bakarra demokrazian, uste osoa baitugu adierazpen askatasuna eta bestearen eta legeen errespetua demokraziaren funtsezko eta ezinbesteko zutabeak direla.
Unibertsitateak berezkoa du ikuspegi unibertsala izatea, eta horregatik nahitaez erreparatu behar die elkarbizitzaren eta pertsonen eskubideen oinarria diren funtsezko balioei. Agintari eta erakunde guztiek jokatu behar dute demokraziaren eta askatasunaren jatorrizko balio horienganako begirunerik zorrotzenaz.
- Margarita Arboix, Universitat Autònoma de Barcelonako errektorea (UAB)
- Sergi Bonet, Universitat de Gironako errektorea (UdG)
- Jaume Casals, Universitat Pompeu Fabrako errektorea (UPF)
- Joan Elias, Universitat de Barcelonako errektorea (UB)
- Roberto Fernández, Universitat de Lleidako errektorea (UdL)
- Josep Anton Ferré, Universitat Rovira i Virgiliko errektorea (URV)
- Enric Fossas, Universitat Politècnica de Catalunyako errektorea (UPC)
-
Joan Anton Planell, Universitat Oberta de Catalunyako errektorea (UOC)