Jon Barrutia, Finantza Ekonomian katedraduna, aukeratu dute Ekonomia eta Enpresa Fakultatea zuzentzeko. Zentro berriak biltzen ditu antzinako Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea eta Elkanoko, Donostiako eta Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola.
Jon Barrutia, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa
Fakultateak biltzen ditu antzinako Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea eta Elkanoko, Donostiako eta Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2017/04/28
Barrutiak kudeaketan esperientzia luzea dauka, hala, UPV/EHUko Finantza Ekonomia saileko zuzendaria izan da, baita Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanordea, Ekonomia Gaietako errektoreodea UPV/EHUn eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea ere.
Dekano taldean berarekin izango ditu Henar Diez Sanchez, Idazkari Akademikoa; Ignacio Diaz- Emparanza Herrero, Vicedecano de Ordenación Académica y Postgrado; Aitor Ciarreta Antuñano, Nazioarteko Harremanetako eta Mugikortasuneko dekanordea; Iñaki Periañez Cañadillas, Kalitate eta Ikasketa Berrikuntza, Ekintzailetza eta Enplegagarritasuneko dekanordea; Xabier Barrutia Etxebarria, Euskararen arloko eta Eleaniztasuneko dekanordea; Izaskun Ipiñazar Petralanda, Gizarte eta Enpresa Harremanetako Dekanordea; Maria Isabel Perea Antillera, Ikasleen , Transferentzia, eta Etengabeko Prestakuntzako dekanordea; Pedro Manuel Gómez Rodríguez, Elkanoko Ataleko koordinatzaile dekanordea; Pedro de Paz Fernández, Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako dekanordea; Pedro Melchor Flores García, Ikasleen eta Praktiketako dekanordea; Asier Aritz Arzalluz Loroño, Eleaniztasun eta Mugikortasuneko dekanordea; José María Beraza Garmendia, Gipuzkoako Ataleko dekanorde koordinatzailea; Itziar Azkue Irigoyen, Praktiken, Enpresa Harremanen eta Euskararen arloko dekanordea; Miren Gurutze Intxaurburu Clemente, Nazioarteko Harremanetako eta Mugikortasuneko dekanordea; y Francisco Javier Villalba Merlo, Akademi Antolakuntza, Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako dekanordea.
Gobernu talde berriaren helburu nagusiak hauek izango dira: euskara eta ingelesa eraginkorrean bultzatzea, eta nazioarteko ikuspegia, estatu mailakoa eta lokala indartzea, Fakultatean irakasten diren irakasgaietan batez ere erreferente bilakatuz. "Gradu eta graduondoko eskaintzak ikasleen zein gizartearen eskariei erantzun behar die. Hori horrela, gaur egun ditugun titulazio batzuk egokitzeko aukera planteatu beharko da, baita berriak eskaintzeko aukera ere, bai graduen arloan bai graduondokoenean ere", azaldu du Jon Barrutia dekano berriak.