euskaraespañol

Eguneko irudia

Eguzkia ez da ekialdetik ateratzen, eta egunak ez ditu 24 ordu

Martín Rivasek Helioskiametroaren funtzionamendua, solstizioaren helduera eta egunen iraupenen oszilazioak ditu hizpide bideoan

  • Erreportajeak

Lehenengo argitaratze data: 2016/12/23

Gizakiak beti nahi izan du denbora neurtu, eta, aspaldi-aspalditik, Eguzkiak berebiziko garrantzia izan du horretan. Eguzkiarekiko harremana gizadiari baliagarri izan zaio urtaroak eta urtearen iraupena zehazteko, noiz erein, jaso edota inausi jakiteko…

Teknologiak hainbeste egin du aurrera, ezen jada ez baitugu Eguzkiari erreparatu beharrik. Gaur, soilik egunkaria irakurrita jakin dezakegu neguko solstizioa (latinezko solstitium hitzetik dator, eta ‘Eguzki geldia' esan nahi du) asteazken honetan iritsi dela, hilaren 21ean, 11:44an.

Baina ba al dakigu zer den solstizioa? Martin Rivasek beheko bideoan azaltzen digu zer den. Fisika Teorikoko irakasle emeritu horrek Helioskiametroa sortu du (Helios[Eguzkia]+Escías[itzala]+Metro[neurtu]), Leioako Arboretumean dagoen eguzki egutegi moduko bat. Instalazio astronomiko hori amaieran leiar bat duen zutoin batek osatzen du, eta lurzoruaren gainean irudikatzen du Eguzkiaren mugimendua. Bada, joan den asteazkenetik agerian utzi du negua iritsi dela, eta erakutsi du, halaber, egunen iraupena 23 ordu eta 45 minutu eta 24 ordu eta 15 minutu bitartekoa dela eta Eguzkia beti ez dela ekialdetik ateratzen.

El Heliosciámetro: un calendario solar from UPV/EHU on Vimeo.

Martín Rivas: Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saileko ohorezko irakaslea da, eta duela 46 urtetik Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakasten du. Grabitazioa eta Kosmologia Ikerketa Taldeko kidea da. Ezin konta ahala zientzia artikulu kaleratu ditu, hainbat proiektutan parte hartu du eta doktorego tesiak zuzendu ditu.