euskaraespañol

Inklusioaren arloko Master Amaierako Lanen ‘Izaskun Heras Prado' saria emanda

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/12/22

Irudia

Desgaitasunaren, hezkuntza premia berezien eta hezkuntza inklusiboaren arloko Master Amaierako Lanen ‘Izaskun Heras Prado' sariaren banaketaren ekitaldia egin zen. Saria Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan burutu zen Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak antolatutako Hezkuntza inklusiboaren jardunaldian. Jardunaldian hizlari batzuk egon ziren.

Txema Becerril, UPV/EHUko Landare-Biologia eta Ekologia Saileko landare-fisiologiako katedraduna, ‘El aprendizaje cooperativo en la clase inclusiva: la última lección de Izaskun Heras' hitzaldia eskaini zuen. Aitzindari izan zen Izaskun Heras ikaslearekiko esperientzia hurbildu zigun, unibertsitate inklusiboago baten eredua hurbilduz.

Isabel Galendek, inklusibitatean eta hezkuntza laguntzaren premia espezifikoetan aditua denak, ‘Caminando hacia la inclusión. El inacabado viaje de las transformaciones' hitzaldia eman zuen.

Azkenik, Maite Zelaiak, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren errektoreordeak, Máster Amaierako ‘Izaskun Heras Prado' saria eman zuen eta Izaskun Heras oroimen hunkigarriaz bere amaren hitzak entzunez amaitu zen ekitaldia.

Saritutako ikaslea, Maider Gaztelu Aza, izan da,  Autonomia Pertsonalerako Teknologia Unibertsitate Masterrean matrikulatutako ikaslea, ‘Implementación de un software de apoyo al aprendizaje para el control del ordenador mediante un sistema de Eye-tracking' lanagatik. Saritutako lanak  IKT-en ingurua ikasteko aukera moduan, hezkuntza berrikuntza eta hezkuntza inklusiboan oinarritutako jardunbide egokiak jasotzen ditu.

 

Argazkiak: UPV/EHU.