euskaraespañol

Eguneko irudia

Andoni Sáenz de Buruaga, Enrique Eguren Sariaren irabazlea

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/12/20

Arabako Arkeologia Institutuak Andoni Sáenz de Buruaga Blázquezi eman dio 2016ko Enrique Eguren Saria, arkeologiaren alorrean egin duen ibilbideagatik eta mendebaldeko Saharan egin duen lanagatik.

Arabako Arkeologia Institutuak XX. mendearen bigarren erditik gaur arte arkeologiaren inguruan egindako ikerlanak saritzeko asmoz sortu zuen ohorezko sari hau. Saria bi urtean behin ematen da, eta Enrique Eguren arkeologo arabarraren (1888-1944) izena darama, hark Araban egin zituen ikerketa arkeologikoen oroigarri.

2016ko Enrique Eguren Saria Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko arkeologoari eman zaio, orain arte etengabe egin duen ikerketa lanagatik eta ahaleginagatik, argitaratu dituen ikerketengatik, egin duen irakasle lanagatik eta emaitzak gizartean zabaltzeko izan duen arduragatik. Haren ikerlanei esker, gehiago sakondu ahal izan da Arabako historiaurrean eta oro har arkeologian, baita mendebaldeko Saharan landu duen arkeologia eta etnografia proiektuan ere.