euskaraespañol

Eguneko irudia

Bittor Rodríguezek Aquaeren Zientzia Bakarrizketen Lehiaketan parte hartuko du 'El mecanismo de la sed'ekin

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/29

Irudia

Bittor Rodriguez, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia eta Elikagaien Zientzia saileko Nutrizioa eta Bromatologia arloko irakaslea gonbidatu du Aquae fundazioak antolatzen dituen zientzi bakarrizketen lehiaketan parte har dezan.

Fundazio honek apustua egina du jakintzaren transferentziaren eta kooperazio lanaren alde eta horregatik sustatu eta baliatzen ditu teknologia berriek jakintzaren zabaltzeko eskaintzen dituzten komunikazio plataforma eta erreminta guztiak.

Jakintza zientifikoa gizarte osoari modu ezberdinetan gerturatzeko lan horretan diharduelarik, formatu ludiko eta berritzailearen aldeko apustua ere egin du, non zientzialari profesionalek bakarrizketa atsegin eta jostagarriak prestatzen dituzten, gerora internautek fundazioaren webgunean botoa eman dezaten.

Bittor Rodriguez ‘El mecanismo de la sed' [Egarriaren mekanismoa] izeneko bakarrizketa aurkeztuko du gai honen inguruko zenbait mamu harrapatu nahi duelarik eta sarri egin ohi ditugun galderei ere erantzun: zenbat ur edan behar dugun egunero, zelangoa den egarriaren mekanismoa edo 8 edalontzi bete ur edan behar ote ditugun egunero hidratatuta egoteko.

Ikus eta goza http://www.fundacionaquae.org/participa/monologos-cientificos/concurso-monologos-2016/bittor-rodriguez/ helbidean.

Eta ez ahantzi botoa abenduaren 16 baino lehen eman behar duzula!