euskaraespañol

SECOTen eta Arabako Campusaren arteko lankidetza hitzarmena

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/09/29

Javier Garaizar Candina Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordeak eta Mª Pilar Redondo Santos Lankidetza Teknikorako Espainiako Seniorren (SECOT) Arabako Ordezkaritzako buruak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute ekintzaileak sustatu, ahokatu eta laguntzeko jarduerak egiteko eta teknologia oinarriko enpresak sortzeko UPV/EHUren Arabako Campusean.

SECOTek bere xede sozialen artean du instituzioei, erakunde sozialei eta enpresei, batez ere enpresa txiki eta ertainei, bai sortzeko eta abiarazteko eta bai zailtasunak gainditzeko eta hedatzeko laguntza eta aholkularitza teknikoa ematea. Hortaz, SECOTek jarduerak sustatzen ditu gazte ekintzaileak eta beste zenbait kolektibo prestatzeko eta teknikoki eta profesionalki trebatzeko. Bestalde, garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza programetan kolaboratu eta azterketak eta argitalpenak egiten ditu lan boluntarioarekin, adinekoekin eta zahartze aktiboarekin lotutako gaiei buruz.

Jarduera horiek guztiak SECOTeko eskubide osoko bazkideek egiten dituzte, pertsona fisiko erretiratuek eta aurretik erretiratuek, profesionalak edo adituak diren aldetik doan jarduten dutenek boluntario gisa, beren lana aholku eta kontseilu ematera mugatuta.

Sinatutako hitzarmenari esker, alde bien arteko lankidetza esparru egonkorra ezarri da ekintzailetza eta enplegua sustatzeko eta sostengatzeko helburuz, baita jarduketetarako bidea ezartzeko eta ekintzailearen ekosistema ahalbidetzeko eta sostengatzeko ere elkarren arteko zabalkunde, zaintza, aholkularitza eta prestakuntza ekintzen bitartez, betiere UPV/EHUren Arabako Campuseko INIZIA Arabacampus programaren esparruan eginik.

Horretarako, SECOTek UPV/EHUren Arabako Campuseko unibertsitateko kideen eskura jarriko ditu Arabako Ordezkaritzako seniorren esperientzia eta ezagutzak, kide horien artean hezurmamitutako proiektuak aztertzen eta abiarazten laguntzeko. Era berean, proiektua abiarazten laguntzeko beharrezkotzat jotzen duen laguntza maila jarraitua eskainiko dio kolektibo ekintzaileari eta senior aholkulariak eta zaintzaileak jarriko ditu INIZIA Arabacampus proiektuan parte hartzen duten ekintzaileen proiektuetarako.

 

Argazkia:UPV/EHU.