Larunbatean, irailaren 24an, Lankidetza eta Garapenerako Bulegoak eta Kultura, Communication y Desarrollo GKE-ak antolatutako Invisible Espress lehiaketan parte hartzeko epea amaituko da. 'Film Sozialak' Nazioarteko Zinema Ikusezina Jaialdiaren harira egin da ekitaldia,VII. edizioa ospatuko duen Bilbon.
'Invisible Express' ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko epea irekita dago
UPV/EHUko edozein ikaslek film laburrak aurkeztu ahalko ditu, banaka nahiz taldeka
Lehenengo argitaratze data: 2016/09/20
Txapelketan, UPV/EHUko edozein ikaslek film laburrak aurkeztu ahalko ditu, banaka nahiz taldeka. Lehiaketan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, info@kcdongd.org helbidera mezua bidalita.
Irailaren 26an emango da film laburrak egiteko gaiaren berri, campus bakoitzeko zentro batean emango den informazio hitzaldi batean. Izena emanda dauden ikasleei aldez aurretik jakinaraziko zaie noiz, non eta zer ordutan izango den.
Film labur irabazleek sari hauek jasoko dituzte:
Epaimahaiaren Saria: 1.000 €
Ikusleen Saria: 500 €