Euskadiko alderdi politiko nagusietako ordezkariek parte hartu dute UPV/EHUk antolatutako eztabaida politikoan
Ikasleek dinamizatu duten eztabaida jendetsua izan da
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/09/08
Josu Erkoreka, EAJ/PNV ordezkatuz; Miren Larrion, EHBildu; Eneko Andueza, PSE-EE; Cristina Ruiz, PP;Lander Martínez, Podemos-Ahal dugu; eta Nicolás de Miguel, Ciudadanos, Bizkaia Aretoan izan dira gaur, UPV/EHUren Politika eta Administrazio Zientzia sailak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleen Eztabaida Taldearen laguntzarekin, antolatutako eztabaida politikan parte hartzeko.
Ikasleek dinamizatu duten eztabaida jendetsua izan da. Alderdietako ordezkariek, besteak beste, UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak unibertsitate politika arloan beren programa azal dezaten egindako eskakizunari erantzun diete.