euskaraespañol

Aurkeztu dute CORTADA 2016ren afixa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/28

2016an, Vitoria-Gasteizko CORTADA film laburren jaialdiaren XX. urteurrena betetzen da: azaroaren 29tik abenduaren 3ra bitartean egingo da aurtengo edizioa. Kartelak Einsensteinen ‘Potemkin korazatua' omenduko du; zehazki, filmeko sekuentzia ezagunena, non ‘haurtxoa' balantzaka dabilen orgatxoan baitoa, eskailerak jaisten dituen artean.

Irekita dago film laburrak jasotzeko epea, eta izena emateko azken eguna 2016ko irailaren 16a da. Ez da onartuko epez kanpo bidalitako film laburrik. Orain arte 400 pelikula baino gehiago jaso dira.

Lehiaketara 2015eko irailaren 1aren ondoren ekoitzitako pelikulak aurkez daitezke. Lehiaketako filmen gehieneko luzapena 30 minutukoa izango da, eta autore bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu.

Jaialdiko hiru kategoriez gain (fikzioa, dokumentala eta animazioa), UNILABUR izeneko atal berezia dago, unibertsitateko ikasleek parte har dezaten; zehazki, estatuko edozein unibertsitate publikotako nahiz pribatutako ikasle guztiekk parte har dezakete. Atal horren barnean EHULABUR izeneko beste lehiaketa bat egingo da, eta UPV/EHUko ikasleek besterik ez dute parte hartzeko aukera. Bi aukeretako bakoitzak epaimahaiaren sari bakarra jaso ahal izango du.

Azkenik, nabarmendu behar da jaialdi honek Goya eta Forqué sarietarako kalifikatzen duela, eta Asociación de la Industria del Cortometraje (AIC) elkartearen kalitate ziurtagiria jaso du.

Izena emateko

Izena emateko, honako plataforma hauetara igo beharko dira filma, izena emateko orria, dagozkion argazkiak eta, Unilabur eta Ehulabur atalen kasuan, unibertsitate txartela edo egiaztagiria:

MOVIBETA: http://www.movibeta.com
FESTHOME: https://festhome.com
CLICK FOR FESTIVALS: https://www.clickforfestivals.com
UPTOFEST: http://www.uptofest.com

Informazio gehiago

Helbide elektronikoa: festivalcortada@gmail.com
Webgunea: www.festivalcortada.com