euskaraespañol

Eguneko irudia

Elena Vecinok eskuratu du THEA-SEG lehen saria

Glaukomaren Espainiako Elkarteak emandako artikulua eragin faktorerik handiena duen oftalmologiako aldizkariak argitaratu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/28

Elena Vecino katedradunak eta UPV/EHUko UPV/EHUko GOBE Oftalmobiologia Esperimental Ikerketa Taldeko ikertzaile nagusiak 2015eko THEA-SEG lehenengo ikerketa saria eskuratu du, Progress in Retinal and Eye Research aldizkariak argitaratutako Glia neuron interactions in the mammalian retina artikuluagatik. Toledon egindako bileran, Glaukomaren Espainiako Elkarteak eman ditu sariak. Haiek nabarmentzen dituzte ikus gaixotasunari buruzko zientzia-argitalpen onenak. Horrez gain, ikerketaren emaitzak urteko bost berritzaileen artean kokatu dituzte.


Oftalmobiologia Esperimental Ikerketa Taldea diziplina anitzeko taldea da, non biologo, biokimiko, oftalmologo eta albaitariak biltzen diren. Eusko Jaurlaritzak onartua da eta Carlos III Institutuko begi patologiei buruzko RETICS zentroen sarean dago. Ikertaldeak ikus-sistemaren arazoak konpontzea du helburu, hain zuzen, glaukoma.

Erretinaren neuro babeslea

Elena Vecino Biologia Zelularrean katedradunak zuzentzen duen Erretinaren neuro babeslea ikerketa lerroak aztertzen ditu RGC erretinaren gongoil-zelulen eta Glia erretinaren zelula euskarrien arteko interakzio molekularrak. Zentzu horretan, artikuluak planteatzen du glaukomaren gaixotasuna elkarrekintza horren bidez aztertzea. Elena Vecinoren esanetan, "erretinaren Glia, eta bereziki Mullerren zelulak, glaukoma izateko lehenengo sentsoreetariko bat da, eta, horregatik, gure lanean proposatzen dugu glia-neuronaren harremana ikertzea, glaukomako gaixotasuna dituzten gongoil-zelulak neuro babesteko. Glia ezagutzea funtsezkoa da gaixotasunetik babesteko".

Itsumen atzeraezinaren lehenengo kausa da glaukoma eta munduko biztanleriaren % 2 baino gehiagori erasaten dio. Munduko 67 milioi lagunek pairatzen dute glaukoma, eta 4,5 milioik, itsumen osoa. Gainera, 2020. urtean, biztanleriaren zahartze progresiboaren ondorioz 80 milioi lagunek nozituko omen dute.

Begi barneko presioaren areagotzeak eragiten du sintomarik gabeko gaixotasuna. Presio horrek erretinaren gongoil-zelulen heriotza sorrarazten du, eta, beraz, mezu bisuala ezin da burmuinera heldu. Itsutasuna ikuseremuaren inguruko arloan hasten denez, gaixotasuna ez da hautemangarririk hastapenetan.

Erreferenzia bibliografika

Elena Vecino,,F.David Rodriguez, Noelia Ruzafa,, Xandra Pereiro,, Sansar C. Sharma Glia–neuron interactions in the mammalian retina Progress in Retinal and Eye Research (2016) https://doi.org/10.1016/j.preteyeres.2015.06.003

Argazki: Información Oftalmologica aldizkaria