Errektorearen bilera Kidego Kontsularrarekin
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/04/22
Gaur eguerdian bilera izan dute Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaiak eta Bilboko Kidego Kontsularrak, oraingo honetan Giorgio Baravalle izan da mahaiburu, Italiako Kontsula eta erakundeko dekanordea. Sociedad Bilbaina elkartean egin da bilera eta UPV/EHUk bere eskaintza akademikoa erakutsi du han, batez ere graduondoko ikasketak, kanpoko ikasleak unibertsitatera gehien erakartzen dituzten ikasketak, hain zuzen. Errektorearekin batera Nekane Balluerka, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea izan da bileran; eta han hainbat herrialdetako hogei ordezkari kontsularrek parte hartu dute.
Argazkian, UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaia (eskumatik seigarrena) eta Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreorde Nekane Balluerka (jaka zuriduna), Bilboko kontsulekin (Egilea: Tere Ormazabal).