euskaraespañol

Eguneko irudia

Ingeniaritza jasangarria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/20

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako U.E.-k ingeniaritza jasangarriari buruzko jardunaldi antolatu zuen, ahalik eta aztarna ekologikorik txikiena uzten duen ingeniaritzaren kultura zabaltzearren. Jardunaldian, besteak beste, Ihobe, Tecnalia, Idom eta Irizar enpresen ordezkariak egon ziren enpresa jasangarriak unibertsitatearen esparrura hurbiltzeko asmoz.

Maiatzaren 4ra arte, Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako U.E.ko korridoreak museo bihurtuko dira non ingeniaritza jasangarriko enpresa handi zein txikiek erakutsiko baitituzte beren produktu eta zerbitzuak. Erakutsitakoetan parte hartzen dute Albaola, Argolabe, Betico, Bizi Bike, BMW, Bultaco, CIC Energinune, Ekoetxe, Évolo, Fagor, Goiener, Idom, Indar, Ingeteam, Inteman, Irizar, Julian Azkue, Luyando, Mercedes-Benz, Motostudent, Rebattery, Sueña en 3D, Ternua bezalako enpresek eta Vitoria/Gasteizko udalak eta Arabako foru-diputazioak berek ere.

'Ingeniaritza jasangarriaren produktuak' erakusketak ikasleak eta UPV/EHUko pertsonala ditu helburu, baina enpresak eta publiko orokorra ere bai, eta inaugurazio ekitaldian Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea, José Antonio Galera Ingurumen eta Hirigintzako foru-diputatua eta Nerea Melgosa Vitoria/Gasteizko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren arloko zinegotzia bertan izan ziren.

 

Argazkiak: Nuria González. UPV/EHU.