euskaraespañol

UPV/EHUko Bizkaiko Campusean optika bat ireki da

General Optica dendak astelehenetik ostiralera irekiko du, etenik gabeko ordutegian, 10:00etatik 19:00etara

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/18

Dendak 150 metro koadroko azalera du

UPV/EHUko Bizkaiko Campusak, Leioan, astelehen honetatik aurrera, apirilak 18, optika bat izango du, zeinak unibertsitateko komunitate osoari zuzendutako zerbitzuak hobetzen dituen. General Optica enpresaren dendak hainbat zerbitzu eta tratamendu eskainiko ditu ikusmenaren osasuna gordetzeko, azterketa prebentiboetatik hasi eta ikusmen errendimenduaren hobekuntzaraino, betaurreko graduatuen edo ukipen lenteen bidez. Bestalde, bestelako zerbitzu espezializatuak ere emango ditu.

Optika Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen beheko solairuan dago kokatuta, Mikel Laboa Plazan dagoen autoeskolaren aldamenean, eta etenik gabeko ordutegian, 10:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera, egongo da zabalik. Uztailean ordutegia udako jarduerara egokituko da eta abuztuan itxita egongo da. Dendak 150 metro koadroko azalera du, zeina  banatzen den erakusketa eta salmenta gune batean, marka onenetako eta prezio guztietako betaurreko graduatuak eta eguzkitakoak eskaintzeko; halaber, errefrakzio kabinete bat izango du. Dendaren irekierarekin zuzeneko bi lanpostu sortu dira.

Establezimenduaren ustiapena iragan abenduan esleitu zuen UPV/EHUk, General Optica, S.A.-ren alde, lehiaketa publiko baten ostean eta 5 urteko epe baterako, luzagarriak izan daitezkeenak. 

General Opticako arduradunek ondorengoa adierazi dute: "Ospatzeko arrazoia da guretzat Bizkaiko Campusean zentro berri honen irekiera; hala, ikusmenarentzako  konponbideak eskaini diezaiokegulako unibertsitateko komunitateari, baita modarik berriena ere. General Optican 50 urte baino gehiago daramatzagu Euskadiko biztanleen ikusmenaren osasuna zaintzen, eta Bizkaian zabaltzen dugun 14. zentro honekin gazteenen ikusmenaren osasuna zaindu nahi izan dugu".

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreorde Carmelo Garitaonandiak, bere aldetik, ondokoa adierazi du: "optikaren irekierarekin campusean eskaintzen diren zerbitzuak osatzen lagundu da: haurtzaindegia, liburu-denda, ostalaritza, supermerkatua, autoeskola, banku-bulegoa, etc.". "Pauso bat gehiago —azaldu du Garitaonandiak—  , ikasketetarako gain, gizarte erabilerarako espazio publiko bat sortze aldera. Azken  batez, optika bat oso erabilgarria eta interesgarria izango da, bai  ikasle, bai irakasle  bai  langile ororentzat".